XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Miarriztarren ohako ezaugarriaUDA elkartearen paper zaharretan, duela gutienez hamar urte agertu zen lehen aldikotz Ipar-Euskal Herriko haur ttipieneri euskarazko hezkuntza baten eskaintzeko xedea.
Ordu hetan, xede horrek amets eder baten itxura bide zuen.
Bainan geroztik jendea iratzarri da.
Berriki eginak izan diren ikertze eta inkestek salatzen digute gure hizkuntzaren egoera latza: sekula baino argiago dira, euskara salbatu nahi badugu, hartu behar diren neurriak.
Bainan frantses gobernua euskaldungoaren kontrako politika itsu batean tematua dago, usaian bezala.
Nork ez du ikusten egoera hortan, Miarritzeko haurtzaindegi berri horrek, politika mailan daukan inportantzia?
Hain zuzen, hamar haurrentzat eskatua zen ohakoak badu jadanik hamabost haurren toki-galdea eta, ondoko egunetan gehiagorena ukanen duela ez da dudarik.
Hori da, hori, erantzunik ederrena haurtzaindegi delakoa hain bortizki jorratu duteneri buruz.
Egia erran, aspalditik jende hainitz ari da lanean elkarteetan, eskoletan, erakundeetan, karrikan eta gure gizartearen gehiengoak euskararen aldeko jarrera dauka. Beraz euskara ez du jendeak mespetxatzen, bainan bai administrazioko jaunttoek: horra zergatik dituen ohakoak arazo handiak bere budxetaren orekatzeko.
Oraidanik hamabost lekuren baimena eskatzen du, bainan laster gehiago beharko ditu.
Hau dena lortzeko, jende talde bat ari da lanean, Peio Claverie et Jakes Abeberry hautetsi abertzaleen laguntzarekin.
Nork ez daki alabainan Euskara gure ondarea dela, Euskararen bidez dugula gure Euskaltasuna bizitzen, Euskarari esker garela euskaldun senditzen?
Euskara ttipidanik ikastea, Euskaraz jatea, jostatzea, irri egitea, kexatzea, ikastea, amets egitea, hots bizitzea eskubide kolektibo bat da, eta haur ttipiak, zuzen den bezala, Euskaraz hezteko, euskal-haurtzaindegiak beharrezkoak ditugu.
Miarritzeko ohakoa, ditaken ezaugarriena dugu beraz, edozoin mailetan lehen urratsak baitira zailenak: orroit gaiten zer nolako nekeak ukan zituzten lehen ikastolek. Nor nahi izan diten, ohakoan lan egin duten kide guziak eskertzekoak dira.
Aipamen berezi bat merezi du, ohakoaren estrena egunean mintzatu den ama-familiako ez Euskaldun batek.
Hobeki ezin erran...